Elkarri besotik helduta kalejiran, arin-arin eta fandangoa dantzatuz, auzotarrek eskainitako mokadu eta edariekin, kontu-kontari honekin eta horekin…, ederki asko gozatu zuten guztiek ere , goizean goiz hasi eta arratsalde-ilunabar bitarte. Beti ere, Iñigo eta Xabier Urretabizkaia anai trikitilarien soinupean.
Baserri eta etxeetan erronda egin ostean, bazkaritarako bildu ziren zuhaizpeko plazan. Arratsaldean, berriz, jaiari segida eman zioten dantza saio ederrarekin.
Iñaki Lopez de Munain gazteari oparitxoa
Berriki Euskal Herriko Herriarteko Pala Txapelketa irabazi du Andoaingo pala jokalari taldeak, eta jokalarietako bat da Iñaki Lopez de Munain gaztea, auzokidea. Oilasko-biltzaileekin ibili zen egun osoan, eta bazkaritan, oparitxoa egin nahi izan zioten festa-kideek.
Igande bitarte, egitarau bete-betea
Abuztuak 1, ostirala
19:30 Jaiei hasiera emateko suziri eta kanpaiak San Esteban ermitan.
Kantujirako taldeak girotuko du arratsaldea.
21:00 Auzo afaria frontoian. Txartelak salgai Txertotan eta Urratsen, hilaren 27ra arte. Helduen menua, 30 euro. Haurrena, 15.
23:30-02:30 Kontzertua: Gabezin.
Bus zerbitzua: 19:00-21:00; 23:00-04:00. Geltokia: Txalaka.
Abuztuak 2, larunbata
11:30 Mus-lehiaketa plazan.
12:00 Zapotxin pailazoa. Plazan bazkaltzeko aukera.
17:00 Desapiyua: SEGA-Sorabilla.
17:30 Euskal Garagardoak Iker Etxebesteren eskutik.
18:30 Zuttik elektrotxaranga.
21:00 Afaria, plazan. Txartelak, txosnan salgai: 28 euro.
00:00-03:00 Erromeria: Olgetan.
Bus zerbitzua: 11:00-15:00; 16:30-21:00; 23:30-04:00. Geltokia: Txalaka parean.
Abuztuak 3, igandea
12:30 Meza eta Alberto Agirre abesbatza.
13:00 Goiburuko pala txapelketa.
17:30-20:30 Erromeri maratoia.
17:30-20:30 Sagardo dastaketa eta patata-tortilla pintxoak.
Bus zerbitzua: 11:30-15:00; 17:00-21:00; 22:30-00:30. Geltokia: Txalaka parean.