Aroa Blanco eta Maite Lopez "Euskaldungak" antzezlanaren protagonistak dira. Honatx, ikuskizunaren aurkezpen-txartela: "Euskaldunaren lehen ezaugarria, euskalduntasuna da. Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskadun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Bere istorioaz? Istoria? Historia? H-rekin edo gabe? A itsatsia dauka?".
Ospakizunei amaiera emateko Asier Kidam mago ezagunak saioa egingo du GaztaÒaga sagardotegiaren kanpoaldean.
Andra Mari egunean eta San Roke egunean ospatuko dira jaiak Buruntza auzoan. Egitaraua dagoeneko prest dute.
Abuztuak 15, ostirala
Hitzorduak, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean.
19:30 Taulelak Antzerki taldearen, eskutik: "Euskaldungak" antzezlana.
20:30 Patata-tortilla eta postre lehiaketa.
21:30 Erromeria: Olazabal eta Larrañaga.
Abuztuak 16, larunbata
SAN ROKE EGUNA
10:00 Txistularien kalejira auzoan barrena.
10:30 Meza auzoko hildakoen alde Buruntzako San Martin eliza zenaren aztarnategian.
11:00 Burdina taldeak Buruntzan buruturiko ekimenen berri emango du.
11:30 Soka dantza, txistularien eta Urki dantza taldeko kideen eskutik, GaztaÒaga sagardotegiaren kanpoaldean.
12:00 Txistularien emanaldia.
12:30 Binakako toka txapelketa mistoa. Haur eta umeek ere parte har dezakete.
13:15 Bertsolariak: Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina.
14:00 Bazkaria Gaztañaga sagardotegian. Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina bertsolarien saioa. Bazkarian izen-ematea: abuztuaren 12a baino lehen Gaztañaga sagardotegira deituta:
943 59 19 68.
18:00-20:00 Erromeria: Elustondo anai-arrebak, GaztaÒaga sagardotegiaren kanpoaldean.
20:00 Asier Kidam magoaren ikuskizuna.