Buruntzako jaietako bazkarirako izen-ematea zabalik dago

Aiurri 2025ko abu. 7a, 08:00

Artxiboko irudia.

Abuztuaren 16an San Roke eguna da, Buruntzako jaietako egun handia. Aurten, gainera, larunbatarekin izango da. Bazkarira joan nahi duenak Gaztañaga sagardotegian eman behar du izena abuztuaren 12a baino lehen.

Arratsaldeko 14:00tarako iragarrita dago bazkaria Gaztañaga sagardotegian. Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina, gainera, bertsotan ariko dira.

Bazkarian izen-ematea: abuztuaren 12a baino lehen Gaztañaga sagardotegira deituta (943 59 19 68).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!