Indarrez hasi dituzte jaiak

Aiurri 2025ko abu. 16a, 09:56

Atzo arratsaldean eman zieten hasiera Burutza auzoko jaiei, bi eguneko egitarauari irekiera emanez. Lehenik, Taulelak Antzerki taldeak “Euskaldungak” antzezlana eskaini zuen; ondoren, patata-tortilla eta postre lehiaketa egin zuten. Gauari amaiera Olazabal eta Larrañagaren erromeriak jarri zion.

Gaur, San Roke egunez, egitarau zabala izango dute: goizean txistularien kalejira, meza eta Burdina taldearen solasaldia; jarraian, soka dantza, txistularien emanaldia eta toka txapelketa; bazkalostean bertsolari saioa izango da. Arratsaldean Elustondo anai-arreben erromeria egingo dute, eta, amaitzeko, Asier Kidam magoaren ikuskizuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!