San Roke goiza Buruntzan

Aiurri 2025ko abu. 17a, 10:06

San Roke eguna ospatu zuten atzo Buruntzako auzoan.

Goizean, txistularien kalejira abiatu zen auzoan barrena, eta 10:30ean meza egin zuten Buruntzako San Martin eliza zenaren aztarnategian, auzoko hildakoen omenez.

Ondoren, Burdina taldeak Buruntzan egindako ekimenen berri eman zuen, eta jarraian soka dantza izan zen, Urki dantza taldeko kideek eta txistulariek eskainia, Gaztañaga sagardotegiaren kanpoaldean. Goizari amaiera emateko, txistularien emanaldia izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!