Zazpi informazio-gune jarri ditu Udalak, A15 eta N1 lotunearen gaineko bi alternatibak ezagutarazteko

Aiurri 2025ko ira. 5a, 12:30

A-15 eta N-1aren arteko loturaren gaineko bi alternatibak ezagutarazteko eta iritziak jasotzeko gizarteratze-prozesua jarri zuen abian Udalak, uztailean. A-15 eta N-1 arteko loturak hobetzeko bi alternatiben gaineko xehetasunak (helburua, ezaugarriak, onurak, eragozpenak...) biltzen dituen esku-orria etxez etxe banatu zituzten orduan, eta oraingoan, zazpi informazio gune jarri ditu herriko eremu estrategikoetan.

Hain zuzen, udaletxean, Arrate pilotalekuan, Urigain etxean, Bastero kulturgunean, liburutegian, kiroldegian eta Anbrosia Olabide eraikinean ipini diren informazio-gunetan, azalpen-euskarri bat eta aurkeztu diren bi alternatiben gaineko informazio-eskuorriak topa daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!