Honatx Palestina-Gernika Herri-Ekimeneko ordezkariak irakurri duen adierazpena:
“Berriz ere sumintzen gaitu Palestinako herriaren aurkako genozidioa gogortu izanak. Gazako azpiegitura guztiak sistematikoki suntsitu ondoren, Israelek jarraitzen du palestinar herritarrak sarraskitzen eta, gainera, gosez eta egarriz hiltzen, erortzear dauden ospitaleei sistematikoki erasotzen eta genozidio hau munduari transmititzen dioten komunikabideetako ehunka langile hiltzen.
Israel eta Benjamin Netanyahu berehalako su-etena aldarrikatzera, negoziazioaren bideari ekitera, Gazatik erretiratzera, premiazko laguntza humanitarioa ez oztopatzera eta desnutrizioaren aurka borrokatzeko eta gutxieneko bizi-baldintza duinak ziurtatzeko azpiegiturak berreraikitzera behartzeko unea da:
Europar Batasunak eta hura osatzen duten estatuek tresnak dituzte Israelgo Gobernuaren jarreran nabarmen eragiteko. EB eta bere estatu kideak dira Israelen lehentasunezko merkataritza bazkidea eta arma hornitzaile nagusietako bat.
Tokiko erakundeek dinamika berean kokatu behar dute, eta gaur egun dituzten harreman instituzional, komertzial, kirol harreman eta mota guztietakoekin amaitu.
Ekintzaren unea da: harreman komertzialak hautsiz eta Israel isolatzeko zigorrak abian jarriz. Hori ez egitea munduaren aurrean geure burua gutxiestea eta etorkizuneko belaunaldien aurrean erretratatzea da”.