Era horretan, ostegunero, hasi berrientzat ikastaroa egiteko asmoa dute; ostiralak, berriz, jada lehendik ere badabiltzanak biltzeko eta elkarrekin partidak jokatzeko izango dira.
Taldearekin harremanetan jartzeko, honako korreora idatzi liteke: andoainxake@gmail.com Gaztetxo hasi berriei honako aholkua luzatu die Agustin Leitzako xake taldeak: “Ez ahaztu ondo pasatzeko jolasten duzula xakean. Zoriondu aurkaria, galtzen baduzu. Saiatu zure akatsetatik ikasten. Izan, beti, umila bezain baikorra”.
Xakea gaztetxoen artean sustatzeko asmoz, bi txapelketa antolatu ohi ditu Agustin Leitza elkarteko xake taldeak urtean zehar, Santa Krutz eta San Juan jaietan.
Bestalde, xake taldea sendo dabil helduen mailan, eta horren erakusgarri da hiru talde aritu izana lehian 2024-2025 denboraldian. Taldeko Luis Ortegak Gipuzkoako Xake Azkarreko txapela irabazi zuen, gainera.