Gazte Erronkari heldu zioten hiru ikastetxetako DBHko ikasleek

Aiurri 2025ko ira. 19a, 14:05

La Salle-Berrozpe ikastetxeko, Ikastola Aita Larramendi ikastolako eta Leizaran institutuko DBH 3 eta 4ko ikasleek euskara eta kirola uztartzen dituen Gazte Erronkaren edizio berri batean hartu zuten parte Goikoplazan, atzo. Argazki-sorta (Andoaingo Udala), hemen:

Gazte Erronka ekimenaren 3. edizioa izan da aurtengoa. Lehen edizioko argazki-sorta eta bideoa, hemen.

Herriko ikastetxeko ikasleen arteko harremanak estutzea, eta, kirola, jokoa eta erronka euskararekin uztartzea dira ekimenak sustatu nahi dituen bi helburuak. Gazte Erronka Andoaingo Udaleko Gazteria eta Euskara sailek, aipatu hiru ikastetxeek eta Gazte Lokalak elkarlanean bultzatzen du, eta Denontzat Kirol Elkarteak dinamizatzen du. Datorren irailaren 26an, Gazte Errokaren saio berri bat egingo dute hiru ikastetxetako ikasleek, DBH2koek hain zuzen. Leitzarango bailaran, Otietako parkean izango da oraingoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!