Xabier Mujika Larrañaga urtarrilaren 15ean zendu zen, 88 urte zituela. Ez dira berehala ahaztuko Andoaingo kaleetan, andoaindarren artean, urtetan eta urtetan, zabaldu zuen alaitasuna, bere presentzia eta bere irribarre hutsarekin.
Kalean gora kalean beherako joan etorrietan Xabier Mujikak ezinbesteko osagaiak zituen txilibitua eta irratia ere erantsi dizkiote, Arrate pilotalekuko horman.
Xabier Mujika, 2016an ateratako argazkian
Andoaingo baserri-auzoak, muralean
Maialen Arozenak gidatu du zortzikotea, iazko programan bezalatsu. Argazkian, berriki Ondarreta auzoan egin duten beste muralaren aurrean ageri dira artisteko batzuk.
Horma horretan, Andoaingo baserri-giroa islatu nahi izan dute, Garro (Leizotz auzia) eta Salbide (Buruntza auzoa) bi baserriak barne.