Aurrez, asteartean, EH Bilduk eta EAJ-PNV alderdiek egin zuten sinadura-ekitaldia, akordio berbera zela medio.
EH Bilduko Andoni Alvarez alkateak eta Marta Lasa kultur zinegotziak alde batetik, eta bestetik, Elkarrekin-Podemoseko Pepe Iparragirre zinegotziak eta Teresa Santanak kideak hartu zuten parte sinadura ekitaldian, atzo.
Gogoratu behar da akordioaren arabera, 17,8 milioi euroko mailegua eskatuko duela udalak; Gaur, ostegunarekin, egingo den udalbatzan hartuko dituzte mailegua tramitatzen hasteko lehen pauso administratiboak.
Hiru egitasmo bideratu nahi dituzte maileguarekin, bereziki:
• Allurraldeko Kiroldegia: Kiroldegiko bigarren pista eta eraikinaren handitu nahi dute.
• Udal brigadarentzako pabiloi berria, Illarramendi industrigunean.
• Udal Liburutegi Berriaren proiektua.