Kirolzaleek herria hartuko dute larunbatean, "Mugitu Andoain!" ekimenaren eskutik

Aiurri 2025ko ira. 26a, 12:28

Udal ordezkariek eta kirol elkarteek Goikoplazan egin zuten ekimenaren aurkezpena, asteazkenean

“Mugitu Andoain!” ekimenaren eskutik, makina bat jarduera fisiko gauzatuko dira herrian barrena, bihar goiz partean. Jarduera fisikoaren eta kirolaren onurak azpimarratu eta praktika horien sustatzea helburu duen ekimena da “Mugitu Andoain!”. Udal ordezkariek eta kirol elkarteek Goikoplazan asteazkenean egin zuten aurkezpena, bideoz ikusgai, behean:

Iazko “Mugitu Andoain!” ekimena irudietan, hemen.

Jardun guztien amaieran, parte-hartzaile guztiek Zumea plazan bilduko dira, 13:00etan. Pintxoak banatuko dira eta opariak ere izango dira guztientzat.

Hona ekimen guztiak, non eta zein orduetan izango diren:

* Ibili Andoain: Goikoplaza, 10:00.

* Gimnasia erritmiko-tailerra: Zumea plaza, 11:15.

* Mendi bizikleta-irteera: Goikoplaza, 10:00.

* Dantza lerroan: Zumea plaza, 12:15.

* Denak kirol-egokituarekin: Allurralde, 10:30-12:30.

* Laba Social topaketa: Zumea plaza, 09:00.

* Mendi-irteera: Goikoplaza, 10:00.

* Duatloia ezagutu: Ubitarte, 10:00.

* Arrantza-tailerra: Grazia Garagorri zubia eta Santa Krutz zubia, 09:00-12:30.

* Kenpo-Kai: Zumea plaza, 10:30.

 

Andoaingo Udala eta 14 talde

Andoaingo Udalak eta herriko hainbat gizarte eta kirol elkarteek elkarlanean jardungo dute. Hona zeintzuk: Ibili Andoaingo taldeak, Euskalduna MT, SD Euskalduna andoaindarra, Leizaran Eskubaloi Kluba, Ganbara Saskibaloi Taldea, Soinketako +65 urteko taldea, Andoaingo Txirrindulari Eskola, Oskarbi Elkartea, Gazteleku Pilota Eskola, Ontza Elkartea, Gipuzkoako Kirol egokituen federazioa, Kabotuken Kenpo Kai, Zumeatarra Kirol Taldea, eta, Laba Gravel.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!