Zapalduen duintasuna ahots femeninotik kontatzen duela “Castua” obran, aitortzen du Jimenez aktoreak berak Aiurriri berriki eskainitako elkarrizketan (“Emakume ahaztu horietatik gatoz” izenburupean).
Argazki-sortako lehen irudian, Sara Jimenez aktorea eta Almor Movimiento konpainiako Ana Baez eta Laura Duran kideak, Hogar Extremeño elkarteko Jose Rainha, Ricardo Seara eta Cristina Matillarekin ageri dira, Basteron, emanaldia bukatu ostean.
Antzerki emanaldia Badajozeko Diputazioak, Andoaingo Udalak eta Hogar Extremeño elkarteak elkarlanean sustatu zuten.