Jardun guztien amaieran, parte-hartzaile guztiek Zumea plazan bildu dira. Bertan, txorizo-pintxo goxoekin gozatzeko aukera eduki dute, Bertxin Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko kideen eskutik; Manuel Fernandez eta Domingo Garcia aritu dira sukaldean, txorixo egosiarekin. Opariak ere jaso dituzte parte-hartzaile guztiek.
Hona burutu diren kirol ekimen guztiak, non izan diren eta nortzuen eskutik:
- Ibili Andoain: Goikoplaza. Ibili Andoain taldea.
- Gimnasia erritmiko-tailerra: Zumea plaza. Oskarbi Taldea.
- Mendi bizikleta-irteera: Goikoplaza. Andoaingo Txirrindulari Eskola.
- Dantza lerroan: Zumea plaza. Soinketa +65 urteko taldea.
- Denak kirol-egokituarekin: Allurralde eta Goikoplazako frontoia. Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa eta Leizaran Eskubaloi Taldea, SD Euskalduna andoaindarra, Ganbara Saskibaloi Taldea eta Gazteleku Pilota Kluba elkarlanean.
- Laba Social topaketa: Zumea plaza. Andoaingo Laba Gravel taldea.
- Mendi-irteera: Goikoplaza. Euskalduna MT.
- Duatloia ezagutu: Ubitarte. Zumeatarra Atletismo Elkartea.
- Arrantza-tailerra: Grazia Garagorri zubia eta Santa Krutz zubia. Ontza elkartea.
- Kenpo-Kai: Zumea plaza. Kabutoken Kenpo Kai taldea.