Karrikatik Mimendirako martxa egiteko deialdia zabaldu du "Errespetatu Andoain" plataformak

aiurri 2025ko ira. 27a, 19:06

Foru Aldundiak Bazkardon burutu nahi duen LAZO proiektuaren aurka eta saihesbidearen alde agertzen den "Errespetatu Andoain" plataformak informazio gunea jarri du Zumea plazan, goizean. Joan den ostegunean Goikoplazan egin zuten elkarretaratzean iragarri zuten martxa gogorarazi dute berriz ere, informazio gunean. Hain zuzen, Karrika auzotik Mimendi kalera martxa egingo dute “Ando-aingo etorkizuna guztien esku dago” lelopean, urriaren 11n, 11:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!