Aresti biziberrituko dute Urangak eta Tolosak

Aiurri 2025ko urr. 2a, 09:12

"Gabriel Arestirekin" ikuskizuna ostiral honetan da, 19:30ean hasita, Bastero Kulturgunean.

"Poesia herriarentzat egina dela aldarrikatzen du Gabriel Arestik. Herriak bere hitzak barneratzea nahi du, mailukadaka bada ere. Hitz horiek bizirik diraute, eta hori gogorarazi nahi digu Gabriel Arestirekin ikuskizunak, antzezleen tresna soilez (ahotsa, gorputza, musika, sormena) eta esperimentatzeko bulkadaz sortutako antzezlanak", hitz horiek jaso ditu ekoiztetxeak antzezlana ezagutarazteko. Kandido Uranga eta Inazio Tolosa aktoreak igoko dira Bastero Kulturguneko oholtzara.

Miresmen handia zion Arestik garaikide zuen Rikardo Arregi andoaindarrari. Euskararen gerrilleroa deitu zion Gabriel Arestik Rikardori, bere heriotzaren harira eskainitako olerki batean. Hala deitu zion Udarregi bertsolariaren omenaldian Rikardok egindako hitzaldi sutsuagatik. Hantxe zen ere Gabriel Aresti eta Andoaingo gazte hark harrituta utzi zuen bere indarragatik, bere nortasun handia eta ekiteko sendotasunagatik.

Antzezlana 19:30ean hasiko da, ostiral honetan, Bastero Kulturgunean.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!