Jendetza elkartu da Goikoplazan, Palestinari elkartasuna adierazteko

Aiurri 2025ko urr. 15a, 20:48

Euskal Herrian lanuzteak deitu dituzte, Palestina pairatzen ari den genozidioa salatzeko. Elkarretaratzeak egin dira lantokietan eta udaletxearen aurrean. Iluntzean, berriz, ehunka lagun elkartu dira Gernika-Palestina ekimenak deituta.

Zarata egiteko deia egin zuten antolatzaileek, eta bertaratu diren gehienak burrunba ateratzeko trasteak eraman dituzte. Urrutitik entzun zitekeen zarata eta, hamabost minutuz protestan aritu ostean, adierazpena irakurri dute. Txalo artean eta taldeko argazki erraldoiarekin amaitu da bilkura.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!