Andoain Solidario herri ekimenak bultzatu zuen jaialdi arrakastatsua.
Hona parte-hartzaileen zerrenda: Olagain Txistularien Elkartea, Alberto Agirre Abesbatza, Sebastopol Dantza Taldea, Zumba Lokura Dantza Eskola, Lier Sarasola perkusioa, Maddi Azpiroz eta Amaia Zipitria piano jolea, Aiala Irulegi zeharkako xirula, Susana Cencillo akordeoi jolea, Iban Gurrutxaga gitarra elektrikoa, eta, Itsaso Sanchez abeslaria.
Enkantea eta zozketa
Egunotan, sarrerekin eta jendeak modu batera edo bestera emandako laguntzei esker, kasik 9.000 euro bildu dituztela jakinarazi zuten jaialdian. Bestalde, Arantxa Truchuelo herritarrak 3D formatuan kotoizko mihisean egindako bi koadro dohaintzan eman zituen ekitaldirako, eta antolatzaileek enkantea jarri zituzten, 50 eurorekin hasita. Herriko hainbat merkatarik ere opari ugari eskaini zizkioten Andoain Solidario elkarteari, eta zozketa egin zuten jaialdian bertan.
Opariak asteartean, 18:00etatik 20:00etara Basteroko harrera nagusian jaso litezke.
Hona zenbaki sarituak:
508, 886, 270, 051, 525, 964, 238, 255, 591, 869, 432, 809, 956, 571, 897, 655, 278, 443, 861, 876, 506, 084, 746, 661, 684, 257, 347, 686, 578, 995, 431, 449, 073, 778, eta, 928.