Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien finalisten berri eman dute

Aiurri 2025eko azaroaren 5a

Artxiboko irudia

Azaroaren 26an izango da sari banaketa ekitaldia Andoainen. Gaurkoan 2025eko Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien finalisten berri eman dute.

Zortzi finalista horien artetik bi izango dira, beraz, aurtengo RAKSen saridunak. Hona finalistak:

Kazetaritza saria

  • Datuetatik tiraka, Goiena Komunikazio taldearen saioa.
  • Mendez mende dabilen lanbidea garai berrietara egokitu nahian Argia hedabiderako Jenofa Berrokoirigoinek sorturiko erreportajea.
  • Ur handitan. Palestina, gatazka amaigabea, Baleukok ETBrentzat ekoitzitako ikus- entzunezkoa.
  • Boiseko Jaialdiari buruz Nagore Arinek Berria hedabiderako sorturiko dokumentala eta kronikak.

Komunikazio saria

  • Zurrunbiloa, Elhuyarrek gazteen osasun mentalari buruz sorturiko proiektua.
  • ULUA, Ulu Mediak gazteentzat sortutako hedabide digitala.
  • Erdalduntze makina, GUKA Euskaltzaleen mugimenduak
  • Bilbon eginiko kanpaina ON.EUS ataria.

Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da, asteazkenarekin, Andoainen, Bastero Kulturgunean. "Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute, ez lehenago, nortzuk diren saridunak", adierazi dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!