Gordelekuko objetuak katalogatzeko bigarren ekinaldiarekin ari dira Aranzadiko kideak

Aiurri 2025eko azaroaren 5a

Gordeleku Etnografikoan biltzen diren pieza etnografikoen katalogazio-lanak burutzen ari dira Aranzadiko kideak azken asteetan, eta abendura bitarte luzatu dute egitasmoa. Argazki-sorta eta Aranzadiko Etnografia saileko arduradun Maite Errarteren azalpenak bideoan (behean), hemen:

Hain zuzen, Kattalin Otsoa Eribeko, Sandra Piñeiro eta Maddi Lopez EHUko antropologia graduko 3. praktiketako ikasleak ari dira eginkizun horretan, Maite Errarte eta Suberri Matelo Aranzadiko Etnografia saileko arduradunen gidaritzapean.

1.550 pieza etnografikotik gora biltzen ditu Gordeleku Etnografikoak, eta horiek denak guztiak katalogatzen eta erregistro grafikoa egiten ari dira, zehazki.

Iaz buru zuten lehenbiziko fasean, etiketatu eta zenbatu egin zituzten piezak. Katalogatze lanari ekin diote aurten esan bezala, eta, azkenik, datorren urtean, hirugarren eta azken ekinaldiari helduko diote; objetu guztiak deskribatu eta datu-basea sortuko dute horiekin, alegia.

Andoaingo Udalaren laguntza jaso du ekimenak. 

 

2022an irekitako museo etnografikoa

Bailarako ondare historikoa eta kulturala berreskuratzeko eta gizarteratzeko xedez orain bi hamarkadarik gora sortu zen Burdina elkarteak Gordeleku Etnografikoa izeneko museo etnografikoa ireki zuen 2022an, eta bigarrengo urtez ari dira egunotan, bertan bilduta dauden 1.500 pieza baino gehiago inbentariatzen eta katalogatzen.

Iaz ekin dioten eginkizun horri esker, “bilduma etnografiko hau andoaindarrentzat nahiz etorkizuneko belaunaldientzat baliabide kultural irisgarriagoa bilakatuko” dela adierazi zuten Burdinako kideek orduan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!