Zaintzen azoka berezia, larunbat honetan, Plaza Morean

Aiurri 2025eko azaroaren 6a

Argazkia: Auzosare.

“Elkarren ondoan, zaintzen duen herria” izenburuan egingo da Andoainen.

Zaintza Herritar Taldeak eta Andoaingo Udalak antolatu dute, elkarlanean: "Herri zaintzailea bihurtu nahi dugu Andoain. Elkarren ondoan egonez, elkar zainduz, herri biziagoa egiteko".

Azaroak 8, larunbata

  • 10:30 Ongi etorria eta aurkezpena Plaza Morean.
  • 11:15-13:00 Erakusketa: “Andoaingo zaintza aktiboen mapa”.

Elkarrizketak. Gogoeta kolektiboa:

Pertsona ardatz duen arreta eredurantz. Matia Fundazioa.

Zaindu dezagun elkar. Zaintza publiko komunitarioak saretzeko gakoa. Auzosare egitasmoa (Zabalduz kooperatiba).

Bizitoki kooperatibo eta kolektiboak. Etxekide.

Etxeko zaintzak duindu ditzagun. Maitelan kooperatiba.

  • 13:00 Manifestuaren irakurketa eta hamaiketakoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!