Euskal Herriko 40 artistatik gora dira artelanak jarri dituztenak “Iñaki Olazabal Bidean” izenburua daraman erakusketan.
Artegile horien artelanez gain, Olazabal egile duen beste artelan bat ipini dute kalean, aretoaren parean. Aparte, gogoan hartu beharrekoa ere bada, Olazabalen “Elkarrizketa” izenburua daraman zazpi piezez osaturiko obra ere bistan dagoela 2010az geroztik, Gernika parkean.
Zumaian, Oxford aretoan atzo ireki zuten erakusketa kolektiboa azaroaren 23 bitarte egongo da ikusgai; egunero, 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; baita ere, asteburuetako eguerditan, 12:30etik 14:00etara.