Postuz ondo hornituta egongo da plaza. Iaz bezala, Napar Bideak elkarteko hamabost ekoizle hurbilduko dira Andoainera. Baina ez dira horiek bakarrik izango. Honako hauek ere ziurtatuta daude: Andoaingo Rbelde, Mxuk (poltsak), Artea soinean (kamisetak eta arropa), Mouxuka (lepokoak, arropa), Ilgora teak, Bejondeizula barazkiak, Iztueta esnekiak eta Zituene pasta obradore kooperatiboa.
Azaroak 15, larunbata
Ekitaldi osagarririk ez da faltako Goikoplazan:
- 11:00 Azoka irekiera.
- 12:30 Anuk eta Elene zuzenean.
- 16:30 Toka-txapelketa.
- 18:00 Irrintzi-txapelketa.
- 19:00 Komerik erromeria.
Tonbola
Euroko laguntza ematen dutenen artean, ehunka sari banatuko dituztela iragarri du antolaketa-taldeak.
