2025ekoa azaroak 15: "Andoaingo euskera, bihotzetik kalera" azoka bereziaren 2. edizioa.
Elisa Alonsok irabazi du irrintzi txapelketa, eta Iñigo Morenok tokarena

aiurri aza 15 Andoain

Jendetza erakarri du arratsaldean ere Larramendi Bazkunak antolatu duen azokak. Bi txapelketa jokatu dira, eta horietan, Elisa Alonsok jaso du irrintzilariarik onenaren saria; Iñigo Moreno, berriz, toka txapelketan izan da bizkorrena. Azkenik, iluntzean, Komerik musika talde gaztearen doinuekin eman diote bukaera euskararen aldeko egun osoko jaialdiari. Argazki-sorta eta bideoa (behean):