Andoaingo Azoka Berezia

Harrera polita izan du “Andoaingo euskera, bihotzetik kalera!” azokak, goiz partean

aiurri 2025eko azaroaren 15a

Gastronomiarekin zein artisautza langintza ezberdinekin zerikusia duten Euskal Herriko hainbat ekoizlek jarri dituzte postuak Goikoplazan eguerdian, “Andoaingo euskera, bihotzetik kalera!” leloa daraman azoka berezian, Larramendi Bazkunak antolatuta. Arratsaldean jarraipena izango du azokak, toka eta irrintzi txapelketarekin eta Komerik taldeak girotutako erromeriarekin. Goizean aterarako argazki-sorta, hemen:

Bisitariek, saltoki-postuak bisitatzeaz gain, Txomin parrillaren pintxoekin, eta, Gaztañaga sagardoarekin, Egiarte ardoarekin eta Iker Etxebesteren Brew and Roll artisautzazko garagardoarekin gozatzeko aukera eduki dute.

Honakoek jarri dituzte saltoki-postuak, Goikoplazan:

- Eñaut Sala (Iztueta): Esnekiak eta haragia. Lazkao.

- Derlis Baez eta Alazne Intxauspe (Bejondeizula): nekazaritza iraunkorra, barazkiak. Andoain Iurreta.

- Mxuk Ezti Aginagalde (Mxuk): tratamendu hidrofugoarekin egindako poltsak

- Sara Etxeberria (Basoko maxusta): ilustrazioa eta bitxingintza. Lasarte-Oria.

- Agurtzane Ugaldea (Artea soinean): pintura abstraktua, figuratiboak ez diren sorkuntzak. Elorrio.

- Estela González (Mouxuka): ehungintza osagarriak, poltsoak, lepokoak....

- Mikel Esclamadon (Ilgora): herriko tea. Uztaritze.

- Luna Barquero (El gantxillo de Mari): Dena eskuz, kakotz-lanak eskuz, eta baserritar giroko jantziak bereziki. Aoiz.

- Izaskun Olaskoaga ta Idoia Olaskoaga (Bikain): artisau gaztak. Etxarri.

- Enrique Orta (Hermania Orta): egurrez (olibondoa eta ezpela) egindako sukaldeko eta apaingarriak. Cascante.

- Ainhoa Iriarte (La Espiral): artesautza energetikoa. Lizarra.

- Iker Ekisoain (Lorez lore): eztia, propolioa, argizaria… Berriozar.

- Eneko Ayensa (Pastas Monasterio de Cascante): teilak, zigarretak euskal pastela, katu mingainak… Cascante.

- Marian Rodriguez (Kabila Enea): Erronkariko gazta, gazta zaharra, patxarana. Uztarrotz.

- Pablo Silva (Silva Miguel Minerals): eskuz landutako fosilak eta mineralak. Hormilla (Errioxa).

- Olga Madina (Katealde): antzara eta ahate produktuak. Altsasu.

- Ibai Flamarike (Garrarte): almendra garrapiñatuak, turroiak, goxokiak eta txokolatea. Donostia.

- Maider Yoldi (Sojonatura): botika naturala. Lekunberri.

- Danel Iñurritegi (Kurunkun txotxongiloak): kotoi organikoarekin, ehundura sintekikoarekin edo artillearekin egindako txotxongiloak.

- Abigail Robledo (Baigorri eztia). Propoleoa, eztia, erle-belarra, kosmetika naturala… Zangotza.

- Zahira Salas eta Javier Alonso (Cataleya B y Z). Bitxiak. Durango

- Iker Etxebeste (Brew and Roll artisautzazko garagardoa): garagardoa. Andoain.

- Amaiur Etxebarria (R.ebelde): joskintza. Andoain.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!