Andoaingo Azoka Berezia

Elisa Alonsok irabazi du irrintzi txapelketa, eta Iñigo Morenok tokarena

aiurri 2025eko azaroaren 15a

Jendetza erakarri du arratsaldean ere Larramendi Bazkunak antolatu duen azokak. Bi txapelketa jokatu dira, eta horietan, Elisa Alonsok jaso du irrintzilariarik onenaren saria; Iñigo Moreno, berriz, toka txapelketan izan da bizkorrena. Azkenik, iluntzean, Komerik musika talde gaztearen doinuekin eman diote bukaera euskararen aldeko egun osoko jaialdiari. Argazki-sorta eta bideoa (behean):

Elisa Alonsok irabazi du II. Andreurdiñarena Irrintzi Txapelketa; Jaione Aginagalde bigarren geratu da eta Ane Amutxastegi hirugarren. Argazki-sortan, lehen irudian ageri dira hirurak, Ane Jalon manuel Larramendi Kultur Bazkuneko lehandakariarekin. 

Toka txapelketan, berriz, Iñigo Moreno nagusitu da; Mely Pinedo geratu da atzetik.

Tonbolak, iaz bezala, sekulako arrakasta eduki du, txartel guztiak airean agortu baitira. Poliki-poliki joan dira ateratzen sari potoloak, urdaiazpikoak, Gabonetako jakien saskia, bizikleta…, eta bien bitartean, txaloen zartagailuak izan dira sari “izarrak” aurtengo edizioan, umeen artean bereziki, iazkoan euli hiltzaileak izan ziren bezalatsu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!