Egunean zehar hainbat ikuskizun eta txapelketa egongo da. Txapelketa horien hartean IRRINTZI LEHIAKETA izango dugu aurten ere. 14 urtetik gora parte hartu nahi duen ororentzat zabalik dago izen ematea.
Antolatzaileek Euskal Herrian barrena irrintzi egiteko ohitura eta gaitasuna duten herritarrak erakarri nahi dituzte Andoaingo saiora, herriko jaietan eta hamaika kultura eta folklore ospakizunetan irrintzia botatzeko ohitura eta iaiotasuna duen herritar horiek.
Jai eta umore giroan egin ohi da lehiaketa; beraz, antolatzaileek dei egin diete Euskal Herriko irrintzizaleei Andoainera arratsalde pasa etor daitezen eta parte har dezaten arratsaldean Goikoplazan bertan izango den lehiaketa honetan.
Izena ematea
Lehiaketan parte hartzeko izena 688-718-916 zenbakian eman liteke larunbatera arte, eta Andoainen bertan lehiaketa egingo den azaroaren 15ean, hasi bitartean eman ahal izango baita Goikoplazan bertan. Lehiaketa Goikoplazako oholtzan izango da, arratsaldeko seietan (18:00).