Udal Musika Eskolako Banda: Arantxa Irigoras kide ohia gogoan

aiurri 2025eko azaroaren 16a

Urtetan bandakide izan duten Arantxa Irigoras Balda hilberria gogoan hartu dute Basteron egin duten kontzertuan, Santa Zezili musikarien zaindariaren egunaren harira.  

Musika Bandako kideek Bastero auditurioaren sarreran banatu duten esku-orrian, Arantxa Irigoras Baldak egindako bertsoa gogoratu dute: "Mundua ez da beti jai

inoiz trixtea ere bai,

baina badira mila motibo

kantatzeko alai.

Bestela, datozen penai

ez diet surik bota nahi,

ni hiltzen naizen gauean, behintzat.

egizue lo lasai".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!