Ikuskizuna otsailean izango da, eta parte hartu nahi duten guztiei dei egin diete antolatzaileek: “Lehen Hezkuntzako ikaslea bazara, euskal kantak abestu eta dantzatzeko gogoz bazaude eta taldean lan egitea gustuko baduzu, aukera ezin hobea da hau. Animatu eta eman izena!”. Parte hartzeko taldeak gutxienez hiru lagunek eta gehienez bost lagunek osatu beharko dituzte. Izena emateko azken eguna 2025eko abenduaren 15a da.
Interesa dutenek https://gukantari.eus/izen-ematea/ helbidean eman beharko dute izena. Edozein zalantza argitzeko, honako telefono zenbakira deitu daiteke: 943 08 10 30.
LHko ikasleek ikastetxeen bidez jaso dute ekimenaren berri. Musikaz, dantzaz eta euskal giro alaiaz gozatzeko aukera ematen du Kantarik.