Bi dantza-saio antolatu ditu Urkik, abenduaren 20ko gaztai-jateari begira

Aiurri 2025eko abenduaren 12a

Urki dantza taldeak bi dantza-saioa antolatu ditu hurrengo egunetan, abenduaren 20ko gaztai-jate eta erromeriari begira. “Dantzatzeko  irrikatan gaude, eta erromeriara ahalik eta jende gehien bildu ahal izateko bi saio antolatu ditugu plaza dantza batzuk ikasteko”.

Larunbatean, hilaren 13an, (11:30-13:30) izango da lehenbiziko saioa.

Ostegunean, hilaren 18an, berriz, bigarrena (18:30-20:30).

Urki dantza taldeak Olagain auzoan daukan egoitzan egingo dira bi saioak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!