Jende asko hurbildu da Guipuzcoanoko azokaren irekierara

Aiurri 2025eko abenduaren 13a

Larunbatean eta igandean zabalik izango da Larramendi Bazkunak Guipuzcoanon zabaldu duen Gabonetako Azoka.

Banco Guipuzcoano eraikina Andoaingo hiri-paisaiaren ikonoetakoa da: Kale Berria eta Zumea kalea artean altxa zuten eta hiriaren antolamenduan kokapen bikaina du.

Atzokoan, ikusminak jota, aspaldian itxita zegoen egoitza ikustera sartu zen hainbat herrikide. Eta, beste askotxo, Larramendi Bazkunaren gonbidapenari jarraiki. Izan ere, herriko artisauen postuak jarri dituzte bertan, bereziki, Gabonetako opariak egiteko aukera bikaina eskainiz.

Ordutegia, Kale berria 50eko eraikinean:

  • Abenduak 13, larunbata. 10:30-13:30 / 17:00–20:00.
  • Abenduak 14, igandea. 10:30-13:30.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!