Azoka ireki aurreko egunetan, antolatzaileak prestakuntza lanetan ari zirela, herrikideen artean piztu zen interesa agerian geratu zen. Behin azoka irekita, ostiraletik igandera, ehunka herrikide hurbildu dira Gabonetako Azoka berezira. Belarritakoak, ilustrazioak, estanpazioak, zapiak, poltsoak... askotariko produktuak ikusteko eta erosteko aukera izan da.
Larunbat eta igande eguerdian, bereziki, jendetza hurbildu da. Datu totala eman du Larramendi Bazkunak eta milatik gora dira Kale Berria 50etik igarotako bisitariak. Ez ohiko azoka, ez ohiko tokian: arrakasta izan du proposamenak.
Etorkizunean aukera berriak zabal ditzakeen atea ireki da Kale Berria 50ean.