Urtarrilak 5, astelehena
Errege Magoen etorrera. La Salle Berrozpe ikastetxeak antolatua.
16:30 Erregeak Done Joan Bataiatzailea Zaharren Egoitzara joango dira bertako aiton-amonei opariak banatzeko.
18:25 Erregeak menditik behera datozela ikusiko da.
18:30 Segizioa Txitibar plazatik irtengo da Andoaingo txistulariekin batera. Zumea kalea eta Kale Nagusia zeharkatu ondoren, Erregeak udaletxeko balkoira aterako dira.
Andoaingo Olagain Txistulari taldeak alaituko du. (Animalien babeserako legea dela eta ezingo da haurren argazkirik atera zaldien gainean).
19:15-19:30 Goikoplazara iritsiera.
Abenduak 26-urtarrilak 5
Hiru Erregeen postontzia Allurralde Kiroldegian egongo da haurrek beren gutunak bertan uzteko.