"Lazoa akats larria da, ondorio oso larriak eragingo baitizkio Andoain herriari"

Jon Ander Ubeda 2025eko abenduaren 20a

Errespetatu Andoain plataformak agerraldi jendetsua egin du goizean, Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.

Herenegun egin zuten iragarpena: "Errespetatu Andoainek azken berrien berri emango du eta irmotasunez adieraziko du egoera larri, bidegabe eta onartezin baten aurrean duen aurkako jarrera, egoera horrek erantzun sendo eta kolektiboa eskatzen baitu".

Bart, Batzar Nagusietan, 2026ko Udal aurrekontuari bidea eman diote EAJ-PNVk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek. Kontuak adostearekin batera "Lazoa" egitasmoa bideratzea lotu dute.

Gaurkoan, dozenaka herrikideren babesa zutela, irakurketa kritikoa egin dute plataformako kideek. Bideoan jasota dago adierazpen osoa.

Bideoan jasotako adierazpen osoa Komunitatea atalean eskegi du plataformak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!