Gutunez bete dituzte zakuak Olentzerok eta Mari Domingik

Aiurri 2025eko abenduaren 20a

Soka luzea sortu da Etxeberrieta plazan, gaur arratsaldean. Olentzero eta Mari Domingi estalpetxo batean ziren eta harengana hurbildu dira dozenaka haur. Gutunak eskuetan, bi pertsonaia maiteen magalean jarri dira. Bitartean, txokolate beroa eta gaztainak banatu ditu Etxeberrietako Jai Batzordeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!