Gabon kantuan aritu dira La Salle Berrozpeko irakasle, ikasle eta gurasoak

Umorez eta abestuz egin diote aurre eguraldi petralari, Gora Kaletxiki txarangako musikariak bidelagun zituztela, eta behin kale-erronda eginda, La Salleko eraikinean bildu dira. Guraso talde batek prestatutako txokolate beroarekin gozatzeko aukera eduki dute estalpean. Argazki-sorta eta bideoa (behean), ikusgai: 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!