Parte-hartze ugari iragarri ditu biharko kontzertuak, Jon Ander Belamendiak zuzenduta eta Ainhoa Aiertzak aurkeztuta.
Hona gonbidatuen zerrenda:
- Andoaingo Aita Larramendi Ikastolako ikasleak (Gabon kantak abesten).
- Gitarra: Javi Gestoso.
- Perkusioa: Txomin Urdanpilleta.
- Abeslaria: Rebeca Gestoso.
- Pianoa: Esti Mujika.
- Tronpetak: Aingeru Zabala eta Edorta Setien.
Kantutegi anitza
Honako guztiek ere berrituko dituzten abestiak:
- Alboradetako soinua.
- Minuetoa.
- Alborada lau zatitan.
- Errefuxiatuena.
- Uribe merinaldearen baltza.
- Horra Mari Domingi eta Olentzero.
- Bizirik gaudelako.
- Aintza zeruan.
- Hator hator.
- Etxe honetan.