Aurten ere, abenduaren 31n lasterka aritzeko aukera izango dute herritarrek. Goizeko 11:30ean hasiko da lasterketa eta antolatzaileek parte-hartzaileen gehienezko kopurua 450ean mugatu dute.
Andoaingo San Silbestrea bederatzigarren ediziora iritsi da. Ohi bezala, Zumea plazatik abiatuko da lasterketa, 5,3 kilometroko ibilbidea osatzeko. Izen ematea bihar itxiko da (abenduak 30), gaueko 22:00etan.