Antolatzaileek aurrikusitako ordutegia honakoa da:
- 16:30 Erregeak, pajeak eta laguntzaileak San Juan bataiatzailea adinekoen egoitzara hurbilduko dira.
- 18:30 Txitibar plazatik abiatuko dira kalejiran. Geldialdiak: Zumea plaza, Kale Nagusia, Ondarreta.
- 18:30-19:30 Txistulariak kabalgatara batuko dira.
- 19:15-19:30 Iritsiera Goikoplazara.
Agurra eta adierazpena, udaletxean
Udal areto nagusian harrera egingo diete Errege Magoei. Hauek bere aldetik adierazpenak egin eta goxokiak botako dituzte udaletxeko balkoitik. Ondoren, Kontsejupean argazkiak ateratzeko prest izango dira.
Partaidetza handiko ekimena da Errege Magoen kabalgata. 180 lagun dira, antolatzaileen arabera, partaideak. Tartean, protagonista nagusiak, antortxa-eramaileak, estalpekoak, laguntzaileak, koordinatzaileak eta txistulariak.
Gutunak, Errege Magoei
Egunotan zabaldik dago Errege Magoei gutunak helarazteko postontzia Allurralde kiroldegian. Eta astelehenean, hilak 5, Andoain aldera iritsiko dira pertsonaia ezagunak.