Iñaki Gozalo "Wentxi"k (bateria), Esti Mujikak (teklatua), Jon Huizik (baxua), Larraitz Arriolak (ahotsa) eta Axi Aranburuk (gitarra) osatzen dute Aidüru, eta Mikel Laboa, Anari, Ines Osinaga, Gorka Urbizu, Ben E. King, Su ta Gar, Itoiz, M-ak eta beste zenbaiten bertsioekin osatzen dituzte emanaldiak.
Boskoteak egundoko arrakasta lortu zuen Kale Nagusian eman zuen kontzertuan, uztailaren 5ean, Txindoki tabernak antolatuta.
Orduko zenbait une, bideoetan ikusgai, hemen.