Gertaera bortitza, ez ohikoa, izan zen urtearen hasieran Andoainen. Ertzaintzak eman zuen gertaeraren berria eta albisteak iritzi publikoa asaldatu du. Gertaeraren aurrean Andoaingo alkateak laguntza eskaini die aipatu bizilagunei eta gertaerak argitzeko Ertzaintzarekin elkarlanean ari direla adierazi zuen.
Alkatearen adierazpena
"Urte zahar goizaldeko erasoen harira, harremanetan jarri gara erasotuekin eta udal baliabideak eskaini dizkiegu. Ertzaintzarekin elkarlanean ari gara, gertaerak argitzeko. Horrelako gertaerek ez dute lekurik gure herrian".