Urpekariek atzo goizean topatu eta atera zuten Urola ibaitik. 150 kiloko eskultura azaroaren 22an ezezagunek ibaira jaurti zuten Saregile plazan ipinita zegoen Iñaki Olazabalen omenezko Zinka eskultura, eta desagertuta egon da geroztik. Informazio gehiago, Zumaiaguka albistegi digitalean (urpetik ateratzen den uneko bideoa ikusgai, besteak beste).