Andoainera heldu bezain pronto, Done Juan Bataiatzailearen zaharren egoitzan geldialdia egin dute, bertako egoiliarrak bisitatzeko. Ondoren, Kabalgatari ekin diote herriko kaleetan barrena, Txitibar plazatik abiatuta, eta OIagaingo txistularien doinupean. Kale Nagusia zeharkatu ostean, Goikoplazara iritsi dira.
Udaletxeko balkoitik hitzartzea egin dute, eta kontzejupean ilusioz beteriko haurrekin makina bat argazki atera dituzte.
La Salle Berrozpe ikastetxeak antolatu ohi du Errege Magoen etorrera eta Kabalgata.