Bertan, ONCE Gipuzkoako Oroimenak antzerki taldearen bizipenak kontatzen dira. Ikusmen-urritasuna duten emakumeen eta gizonen antzerkian oinarritzen da dokumentala. Proposamen honek bere bizipenak barne hartzen dituzten edukiak landu nahi ditu, antzezpenen jolasaren barruan eta kanpoan, bere zailtasunak eta emozioak definitzen dituzten egietara hurbilduz. Gizartearen zati esanguratsu batentzat ezezaguna den errealitate bat ikertzeko erronka.