Zinemara lotzen gaituzten doinuak joko ditu Musika Bandak, igandean

Aiurri 2026ko otsailaren 16a

Zineman goza arazi gaituzten zenbait filmekin identifikatzen ditugun doinuak joko dituzte Udal Musika Bandako kideek Basteron, datorren igandean. Mikel Emezabalen zuzendaritzapean egingo dute kontzertua, 12:30etik aurrera. Doan da sarrera; Basteroko harreran aldez aurretik jaso behar dira gonbidapenak. 

Besteak beste, Jacob de Haan, Ennio Morricone, Charles Chaplin edota Nacio Herb Brown musika konposatzaileen obrak eramango dituzte Basteroko auditoriora.

Hona interpretatuko duten kantutegia, osorik:

1.- Prologue: Variazioni in Blue ……….....…………….....................................................… Jacob de Haan.

2.- Charles Chaplin (selection for Concert Band) …...................... (Moldaketak: Marcel Peeters).

3.- Nuovo Cinema Paradiso..................... Ennio Morricone (moldaketak: Peter Kleine Schaars).

4.- Singin´in the rain …………................................. Nacio Herb Brown (moldaketak: Juanma Saez).

5.- Coco (concert selection) …………..........................................…… (moldaketak: Eduardo Moreno).

6.- An Irish Party in third class. (Egokitzapenak: Gaelic Storm; moldaketak: Richard Saucedo).

 

Musika Bandak iazko azaroaren 16an egin zuen zuzeneko azken emanaldia, Basteron. Txanda hartan, bakarlari gisa aritu zien Bandako zenbait musikari. Honatx nortzuk: Ander Egaña eta Jaime Eguzkitza tronpeta-joleak, Lier Sarasola xilofono-jolea, Aiala Irulegi flauta-jolea, Martin Sanchez klarinete-jolea, Gorka Macias saxo-jolea, eta, Igor Ruiz saxo-jolea.

Orduko argazki-sorta eta bideoak, hemen, ikusgai. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!