Erakustaldi ikusgarria egin dute Musika Bandako bakarlariek

aiurri 2025eko azaroaren 16a

Bakarlari gisa ederki asko aritu dira Ander Egaña eta Jaime Eguzkitza tronpeta-joleak, Lier Sarasola xilofono-jolea, Aiala Irulegi flauta-jolea, Martin Sanchez klarinete-jolea, Gorka Macias saxo-jolea, eta, Igor Ruiz saxo-jolea Basteron, gaur eguerdian. Horiekin batera, Musika Tailerra 3ko ikasleak gonbidatu gisa ere igo dira oholtzara. Berriki hil den Arantxa Irigoras banda-kide ohia oroitu dute emanaldiaren hasieran. Argazki-sorta eta bideoak, hemen:

Doinu anitzek osatu dute Udal Musika Eskolako Bandak eman duen kontzertua, Santa Zezili musikarien zaindariaren egunaren harira.

Hona abestiak, eta bertan aritu diren bakarlariak:

- Concert two trompets (Antonio Vivaldi). Bakarlariak: Ander Egaña Gaston eta Jaime Eguzkitza Arroyo tronpeta-joleak.

- Xylophonia (Joe Green; moldaketak: Paul Salerri). Bakarlaria: Lier Sarasola Fernandez xilofono-jolea.

- Andante K.315 (Wolgang A. Mozart; moldaketak, Mikel Emezabal). Bakarlaria: Aiala Irulegi Mungia flauta-jolea.

- Klezmer Fantasy (Marcel Saurer). Bakarlaria: Martin Sanchez Otaegi klarinete-jolea.

- Baghira (Ferrer Ferran; moldaketak, Sergi Pastor). Bakarlaria: Gorka Macias Gonzalez saxo-jolea.

- The Chicken (Tiago Oliveiraren egokitzapena). Bakarlaria: Igor Ruiz saxo-jolea.

- Jostailuen sinfonia (Joseph Haydn). Bakarlari gonbidatuak: Musika Tailerra 3ko ikasleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!