Izena eman ondoren, Gaztel Lokaleko kideek egindako pultsera morea jaso beharko da, hau izango baita afarirako sarrera eta ikur nagusia.
Bestalde, aurrez erreserbatuta, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da.
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez antolatu den ekitaldi-sortako ekimenetako bat da afaria. Martxoaren 1etik 14ra luzatuko da programazioa, eta herritarren eta Udalaren ekimenak uztartuko dira.
Udal ordezkariek eta herri elkarteek programazioa aurkezteko asmoz martxoaren 18an egin zuten agerraldian eman zituzten afariaren gaineko hainbat xehetasun: “kultura anitzetako afaria izango da. Parte-hartzaile bakoitzak bere janaria ekarri beharko du; bertan platerak, edalontziak, mahai-tresnak, ahozapiak, ura, kafea eta te arabiarra egongo dira. Ondoren, DJ SIWANABAREN kultura anitzetako musikarekin festan jarraitzeko aukera izango da".
Afariaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuten: “izan ere, espazio batzuk sortzeko bidea eman du, tartean Emakumeen* Etxea diseinatzeko prozesua. Hirugarrenez, Andoaingo kultura anitzetako emakumeak janari goxoaren bueltan elkartuko dira, saretzen eta sinergiak sortzen jarraitzeko”.