Urtebeteko ibilbide oparoa egin du Riad Mouaffaq kickboxerrak profesionaletan

Aiurri 2026ko martxoaren 3a

Garaipena eskuratuta, pozik ageri da Riad Mouaffaq Tafallan (Argazkia: Riad Mouaffaq)

Riad Mouaffaq kickboxer andoaindarrak iazko otsailean egin zuen debuta K-1 modalitateko maila profesionalean, eta sendo ekin dio bideari geroztik. Azken lorpena, Tafallan eskuratu du; hain zuzen, Alan Uharte aurkari gogorraren aurka irabazi zuen borrokaldia, otsailaren 7an.

Mouaffaaqekin batera Andoaindik lagun ugari hurbildu zen Tafallara, eta etengabe aritu zen animoak ematen, hiru minutuko hiru borrokaldietan.

Gogoratu behar da Tafallan bertan egin zuela debuta profesionaletan Riad Mouaffaqk, iazko otsailaren 8an. Orduko kronika, argazkiak eta bideoa, hemen.

(Alex Torreguitart funestarra eta Riad Mouaffaaq, iazko otsailean (Argazkia: Abraham Dominguez)

Boxeoan ere hasitakoa

Tafallako borrokaldiaren aurretik egindako ibilbidean, nabarmentzekoa da, besteak beste, nola murgildu den boxeoan ere; probaketa egin du behinik behin.

Horrela, Orion, profesional berrientzat antolatu zen borrokaldi batean parte hartu zuen, joan den azaroan; eskarmentu handiko Oian Perezi egin zion aurre; txukun aritu arren, puntutara galdu zuen.

 

Euskadi Irratian, elkarrizketa

Gari Udabe esatariak goizero (05:00-06:00/06:30-07:00) Euskadi Irratian zuzentzen duen Argi Ibili irratsaioan izan zen Riad Mouaffq, iazko otsailean. Solasaldia entzuteko, hemen; Instagramen ere elkarrizketaren zati bat ikus daiteke.

Euskadi Irratian tokiko hedabideei eskaintzen zaien tartean, Aiurriri egokitu zitzaion txandan aritu zen hizketan Riad Mouaffaq Udabe esatariarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!