Bigarren eguna egin du figura txikien pintura lehiaketa eta erakusketa ekitaldiak

Aiurri 2026ko martxoaren 14a

Atzo ekin zioten Iberian North Model Show izenburua daraman figura txikien pintura lehiaketa eta erakusketa ekitaldiari Basteron, eta gaur goizez eta arratsaldez eman diote segida. Argazki-sorta eta bideoa (Andres Bullonek emakumeen azalen gaineko pintura erakustaldia, eta, figuren erakusketa), ikusgai:

Gaur lehiaketarako figuren sarrera eta erakusketaren irekitzea izan da ondoren, Andres Bullonek emakumeen azalen gaineko pintura erakustaldia egin du. Arratsaldez, berriz, Martin Mateosen txanda izan da sketcharen gaineko pintura erakustaldiarekin.

Biharko egitaraua:

10:00-14:00. Erakusketaren irekitzea.

11:00-12:30. Pintura erakustaldia: Non Metallic Metal, Jaime de Garnicaren eskutik.

13:00-14:00. Sari banaketa.

Ekitaldiaren nondik norakoak azaltzeko antolatzaileek egin zuten agerraldiaren kronika eta bideoa, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!