Ehunka lagun elkartu dira manifestazioan, Andoaingo kaleetan

Aiurri 2026ko martxoaren 17a

Gaurko Greba Orokorra deitu dute euskal sindikatu nagusiek, 1500 euroko gutxieneko soldata aldarrikatzeko. Erabaki hori bertan hartzeko eskaera egin diote klase politikoari. 

"M17 Greba Orokorra. SMI 1500 euro. Gutxieneko soldata hemen erabaki" paskinak nonahi ikus daitezke Andoaingo kaleetan. Goizetik hasita, grebalariek zabaldu dituzte han eta hemen. Arratsaldeko manifestazioak egun osoko jardunbidea borobildu du. Izan ere, goizetik greba egiteko deialdia egiten aritu dira inguruko industrigunean. Deigarria izan da ere N1 errepidea ixtea. Goizean Donostiara joateko manifestaziora dei egin dute eta, arratsaldean, ehunka lagun elkartu dira Goikoplaza eta Zumea plaza arteko ibilbidean. Amaieran adierazpena irakurri dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!